Txanpontxok piztu du sua
Bidebietak ongietorria eman die Txanpontxori eta auzoko jaien sasoiari
Bidebietako jaiek auzoko festen denboraldiari hasiera eman diote. Gaur arratsaldean Txanpontxo Guardaplata bidetik jaitsi da eta txokolatezko txanponak banatu ditu. Igandea arte hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute bidebietarrek.
Bihar 20:00etan herri afaria egingo dute Allende parkean. Rap, reggae eta dub festa 21:30ean hasiko da; eta rockzaleentzako gunea pilotalekuan izango da, bertan joko baitute zuzenean Deskontrol, Odio eta Friday’s Crew taldeek.
- Txanpontxo, txokolatezko txanponak banatzen. (Argazkia: Mikel Goñi)