Gipuzkoa Zero Zabor taldeak mosaiko erraldoia egingo du Donostian, ekainaren 17an
Gipuzkoako Zero Zabor-ek mosaiko erraldoia egingo du ekainaren 17an, Donostian. Aire garbiak bira nazan lelopean, ekimen berria aurkeztu dute gaur. Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena elementuak islatuko dituen kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko dute Donostian, herritarrek osatutako mosaiko batean.
Ekimena gauzatzeko herritarren konpromisoa eskatu dute, eta herri guztietan lantaldeak osatuko dituztela jakinarazi dute. “Etorkizunak konpromisoa eskatzen du. Ezin dugu ikusle hutsak izan. Ezin dugu haizeak hostoak bezala, nora eramango gaituzten zain geratu”, adierazi dute.