Kalapiek bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu ekainerako
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat.
Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta eraman beharko du. Parte hartzeak 60 euroko kostua du, baina Kalapieko bazkideei 20 euroko deskontua egingo diete, eta 15 eurokoa bazkide egiten direnei. Izena emateko edo informazio gehiagorako, 627639936 (Irene, 19:00etatik 21:00etara) edo 653700731 (Joxean) telefonoetara deitu; edo irealda@yahoo.es helbidera idatzi.