Ondarretako hondarra mugitzen hasiko dira astelehenean
Ekainaren 1ean hasiko da hondartza denboraldia eta agerian dira Ondarretako harriak. Kafetegia eta jolas parkea kendu zituzten hondartzak perfil naturala berreskura zezan. Neguan, ordea, ez da behar adina itsas ekaitzik egon, eta makinek mugituko dute, orain, goialdean pilatutako hondarra itsas ertzera. Makinak astelehenean hasiko dira hondarra mugitzen, hondartza, baina, zabalik egongo da. Astebetean bukatuko dituzte lanak.