Ontzi Museoa, baleazaleen historiaren sekretuak ezagutzeko
Ontzi Museoak ere bat egin du Museoen Nazioarteko Egunarekin
Euskal Herria eta itsasoaren arteko lotura ezagutzeko lekurik aproposena da Ontzi Museoa. Egun, baleazaleei eskainitako erakusketa dago ikusgai. Donostiako itsas historia bikain laburbiltzen duen ikus-entzunezko bat ere badago. Ontzi Museoaren urpeko ontzian sartuz gero ezagutu daiteke. Gaur 17:00etan bisita gidatua egingo dute, euskaraz. Bihar 11:00etan eta 17:00etan ere egingo dituzte bisita gidatuak, eta doan.