Tomax izango da Hiporen sendagilea ‘Papo pupa’ ikuskizunean
Pailazo gipuzkoarrek igande arratsaldean estreinatuko dute euren lan berria, Antzoki Zaharrean
Hipo eta Tomax pailazoek euren ikuskizun berria estreinatuko dute etzi, igandean, Antzoki Zaharrean: Papo pupa. Ikuskizunak ordubete iraungo du, eta lau urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Dagoeneko sarrerak salgai daude, 4’5 eurotan; eta pailazoak antzokia betetzeko prest daude.
Papo pupa ikuskizunean, Hipok istripua izango du bizikletan dabilela, semaforoari kasurik ez egiteagatik. Bere lagun Tomaxek semaforoaren funtzionamendua azalduko dio, bere erara, eta ondoren, ospitalera eramango du. Ospitalean Patxi Xiringa medikua ez dagoenez, Tomax izango da Hiporen medikua, eta bera sendatzen saiatuko da. Ikuskizuna musikaz, umorez, jolasez eta majiaz betea egongo da.
Bosgarren lana
Hipo eta Tomax pailazoak, Mikel Sarriegi (Hondarribia, 1968) eta Joserra Fachado (Pasaia San Pedro, 1960) aktoreak dira. Hipo eta Tomax taldea 2008an jaio zen, eta ordutik, bost ikuskizun egin ditu: Papo pupa, Beldurraren etxean, Dinbi danba, Herri kirolak eta Sukaldean. Azken batean, familia giroan guztiek ongi pasatzea dute helburu, eta irribarreak lortzen jarraitzeko asmoa dute.
Hipo eta Tomax: Ikuskizunen egutegia
- Maiatzak 20, igandea. Donostiako Antzoki Zaharrean, 17:30ean, Papo pupa. Sarrerak, 4’5 euro.
- Ekainak 8. Urruñan, Beldurraren etxean.
- Ekainak 9. Hernaniko Elizatxo ikastolan, Papo Pupa.
- Ekainak 16. Urnietan, Papo pupa.
- Ekainak 22. Bermeon, Dinbi danba.
- Ekainak 23. Elorrion, Beldurraren etxean.
- Ekainak 24. Hernanin, Dinbi danba.
- Ekainak 25. Irunen, Dinbi danba.
- Ekainak 28. Usurbilen, Papo pupa.
- Uztailak 5. Loiolan, Papo pupa.
- Uztailak 9. Gasteizen, Papo pupa.