Asier Lavandera hil izana onartu du auzipetuak
Dantzalekuaren atarira joan zela, eta Asier Lavandera atzetik joan zitzaiola kontatu du Sousak. Orduan kuadrilla bat ikusi zuen makila eskuetan. Bakarrik sentitu zela esan du, eta bost labankada eman zizkiola Asier Lavanderari. Donostiako 21 urteko gaztea hiltzeko erabilitako labana ezagutu du, eta hura hil zuela onartu du. Epaimahaiak ezarriko dion zigorra onartuko duela esan du: “Eginari aurre eman”, esan du hitzez hitz. Akusazio partikularraren galderekin haserretu egin da auzipetua, eta deklaratzeari utzi dio.