Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus izango dira agertoki berdean
Oraindik beste bi artista geratzen dira hondartzako egitaraua osatzeko
Destroyer, Jonathan Wilson, Gary Clark Jr. eta Zola Jesus sartu dira oraindik itxi gabe dagoen Agertoki Berdearen programan; beste bi artista geratzen dira egitaraua osatzeko. Destroyer eta Zola Jesus uztailaren 20an arituko dira; Jonathan Wilson 21ean; eta Gary Clark Jr. 22an. Agertoki Berdeko kontzertu guztiak bezala, hauek ere doan izango dira. Agertoki berean konfirmatuta daude dagoeneko Sharon Jones & The Dap-Kings eta Alabama Shakes taldeen emanaldiak.