GBCko zaleak, goizean, autobusean sartu baino lehen. (Argazkia: Gipuzkoabasket.com)
Lagun Aro GBCk Valentzia mendean hartuz gero Ligako lau onenen artean sartu eta Bartzelonari egingo dio aurre hurrengo kanporaketan
Lagun Aro GBCk Valentziaren aurka jokatuko du gaur 20:30ean. Hainbat zalek ez dute partida zuzenean ikusteko aukera galdu nahi izan, eta Valentziara bidean dira. Zaleek bi autobus bete dituzte. 70 jarraitzaile dira Valentziara bidean. 18:00ak aldera iritsiko dira jokalariei harrera egiteko. Berdinketa hausteko neurketa izango da. Garaipen bana dute bi taldeek, eta gaur irabazten duenak egingo du aurrera. Gaurko partida irabazten duenak Bartzelonaren aurka jokatu beharko du final erdietan. “Partida zaila izango da, Valentziak talde ona baitu. Baina itxaropentsu gaude”, adierazi du Antonio Alonsok, Lagun Aro GBCko kirol idazkariak.