Budismoaren ekarpenei buruzko jardunaldiak egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean
Donostiako Mandala Budista elkarteak antolatuta, Budismoaren ekarpenak gaur egun gure gizarteari jardunaldi irekiak egingo dituzte ostiraletik igandera bitartean. Hitzaldi sortaren lehena, hainbat tradiziotako monje budistek emango dute, etzi, Arrasate kaleko Kutxa aretoan, 19:15ean hasita. Asteburuan, berriz, saioak Okendo kaleko Kaputxinotarren elizan egingo dituzte. Larunbatean goizez eta arratsaldez emango dituzte hitzaldiak, 10:30etik 13:00tara; eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean, aldiz, goizez bakarrik.
Informazio gehiagorako, mandaladonostia@yahoo.es helbidera idatzi edo 636981264 telefonora deitu.