PPk Giza Eskubideen Udal Batzordea utzi du
PPko bozeramaile Ramon Gomezen ustez “onartezina” da Aieteko Bakearen Etxea Nazioarteko Harreman Taldearen egoitza izatea
PPk Giza Eskubideen Udal Batzordea uztea erabaki du. Bilduri batzordea bere “interes partidisten alde” erabili izana leporatu dio. Gomezen ustez, “onartezina” da Aieteko Bakearen Etxean Nazioarteko Harreman Taldeari egoitza ematea: “Urtebete pasa da, eta alkateak oraindik ez ditu ETAren hilketak gaitzetsi”. Juan Karlos Izagirrek egoitza emateko erabakia “beste behin” bakarrik hartu duela salatu du, eta “terrorismoaren biktimen” aurkako iraintzat jo du erabakia.
Giza Eskubideen Batzordea bihar bilduko da, eta Nazioarteko Harreman Taldeari egoitza emateko erabakia bihar jorratu behar dute. Gomezek Nazioarteko Harreman Taldea ETAk Europan duen bozgorailua dela esan du. Alkatea urtebetean oraindik “terrorismoaren biktimekin” ez dela elkartu azaldu du Gomezek, eta soilik “alde bateko biktimekin” elkartu izana leporatu dio.