Zaleek txalo artean jaso dute Lagun Aro GBC
Lagun Aro GBCko 20 zale inguru Illunbeko aparkalekuan bildu dira, euren taldearen autobusa iristeko zain, eta txalo artean jaso dute. Valentzia Basketen aurka ‘play off’eko hirugarren partida galdu zuen atzo GBCk, eta ondorioz, ACB Endesa Ligako titulua lortzeko borrokari agur esan dio. Hala ere, lorpen historikoa egin du Sito Alonsoren taldeak, eta badu zer ospatu. Jon Txakartegi altzatarra taldeko bigarren entrenatzailea da eta IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du, autobusetik jaitsi bezain laster. Biharko egunkarian elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.