Donostia 2016 Fundazioaren estatutuak adostu dituzte
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak ontzat eman dituzte Donostia 2016 Fundazioaren jarduera zuzenduko duten estatutuak. Donostia 2016 proiektuak hautagaitza izateari utzi eta ofizialki Europako Kultur Hiriburu bihurtu berri da. Donostia 2016 bulegoa fundazio bihurtzeko beharrezko estatutuak adostu dituzte.
Fundazioaren helburua Donostia 2016 proiektua bultzatu eta bere estrategia koordinatzea, plangintza etgitea eta kudeatzea izango da. Fundazioa zuzenduko du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udaleko ordezkari banak osatuko duten patronatu batek.