Esther eta Juan Manuel Uria, jaialdiaren bultzatzaileak (Argazkia: Estitxu Zabala)
Juan Manuel eta Esther Uria anai-arrebek bultzatuta, Guardetxe I. Poesia Jaialdia egingo dute ekainaren 6tik 10era. Finean, poesia gainontzeko diziplina artistikoekin lotzea dute helburu; musika, dantza, performance-ak… “espresio poetikoa kontzeptu zabal moduan ulertzea nahi dugu”, adierazi du Estherrek aurkezpenean. Gauzak hala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, poesia errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak… guztiek izango dute poesiarekin lotura, eta ia guztiek Urgulleko Guardetxean izango dute eszenatokia. Bi ekitaldi egingo dituzte guztiz Guardetxetik kanpo, eta biak Altxerrin izango dira. Egitarau osoa
www.poesiaguardetxe.net webgunean kontsultatu daiteke.
Datozen urteetan ere jaialdia antolatzen jarraitzeko asmoa dute, Euskal Herriko poesia hitzordu garrantzitsuena bihurtzeko asmoz.