Katalina Erauso eta Katalina Eleizegiren bizitza ezagutzeko bisita gidatua egingo dute larunbatean
Literaktum jaialdiak antolatutako jarduera da. Miramar jauregitik abiatuko da bisita, 11:30ean
Itzurun gehigarrian bi emakumeen inguruko erreportajea argitaratu du Irutxuloko Hitzak.
Katalina izena zuten biek. Katalina Erauso (1592-1650) eta Katalina Eleizegi (1889-1963). Bata, moja eta soldadu; bestea, idazlea. Literaktum jaialdiak bi donostiarrak ekarriko ditu gogora larunbatean, bisita gidatu batean. Miramar jauregian hasiko da bisita 11:30ean. Hain zuzen, Katalina Erauso Antiguako jauregiko komentuan zegoela alde egin zuen Donostiatik, 15 urterekin. Txangoan parte hartu nahi izanez gero komeni da Alderdi Ederreko liburutegian izena ematea (info_alderdieder@donostia.org eta 943 481488). Gaur,