Mursego eta HombrePantera Kaxilda liburu dendan, inaugurazio ekitaldian jotzeko entseatzen.
Gaur 19:30ean egingo dute inaugurazio ekitaldia, Mursego eta HombrePantera-ren musika emanaldiarekin
Donostian liburu denda berri bat inauguratuko dute gaur arratsaldean, 19:30ean. Amara Zaharrean dago, Arroka kaleko 6. zenbakian. Goiko solairuan Kaskazuri jatetxea dago; eta behean, eskailerak jaistean ezagutuko dute bisitariek espazio berria.
Hitzei koska egin, pentsamendua elikatu lelopean ekingo diote proiektu berriari. Liburu dendaren izena Kaxilda anarkista egiatarrari egindako omenaldia da.
Liburuei eskainitako guneaz gain, eztabaida eta bilera gunea ere bada. Kafetegia ere izango da. Elkargune bat izan nahi du. Pentsamendu kritikoan, esperimentazioan, ekimen politiko eta artistikoetan eta ikerkuntzan interesa duten pertsonentzako espazio gisa aurkeztu dute. 20:00etan Mursego eta Hombre Panteraren musika emanaldia izango da.