Kempii dortoka (Argazkia: Aquarium)
Aquariumeko Biologia departamentuaren zaintza intentsiboak lau hilabetez jaso ondoren, Kempii dortoka itsasora itzultzeko prest dago. Kemp dortoka (
lepidochelys kempii) pasa den urtarrilaren 17an Mutrikuko kostatik gertu aurkitu zuten hainbat arrantzalek. Aquariumera oso ahul eta infekzio larria zuela ekarri zuten. Teknikariek Kempii izena jarri zioten, eta hilabeteetan zaindu dute. Gaur bertan Rochelleko Aquariumera eramango dute, eta han, bere bilakaera jarraitu ahal izateko sistema ezarriko diote. Uztailean itsasoratuko da, Frantziako atlantiar kostaldean berreskuratutako gainontzeko dortokekin batera.
Kemp dortoka desagertze arriskuan dagoen espeziea da, bere populazioak %80-%90ean behera egin baitu azken hamarkadan.