Kontxan aurkitutako gorpuaren autopsiaren emaitzaren zain daude
Atzo Kontxako uretan aurkitutako emakumezkoaren gorpuaren inguruko ikerketak egiten jarraitzen du Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, hildakoak barruko arropa eta elastikoa jantzita zeuzkan. Hondartzaren batean edo harkaitzetan gainerako arropa ote zuen bilatzen ari da Ertzaintza. Autopsiaren emaitzaren zain daude.
Santa Klara uharte inguruan ikusi zuten atzo gorpua, piraguan zebiltzan gazte batzuek, eta ondoren eman zuten abisua. Gorpua erreskatatu ondoren autopsia egitera eraman zuten. Herrizaingo sailetik adierazi zutenez, itxura batean ez zuen indarkeria zantzurik.