Auto elektrikoa partekatzeko Car Sharing sistema ezarriko dute
Sei auto jarriko dituzte Grosen, Erdialdean eta Antiguan
Donostiako Udalak auto elektrikoa partekatzeko sistema ezartzeko aurrerapausoa eman du. Ibilek Car Sharing enpresari esleitu dio sistema berriaren ezarpena. Car Sharing sistema autoa alokatzeko sistema malgua da. Erabiltzaileari nahi duen momentuan autoa erabiltzeko aukera ematen dio, autorik erosi beharrik gabe.
6 auto izango dira Grosen, Erdialdean eta Antiguan. Horietatik 4 elektrikoak izango dira; eta beste bi, entxufatzeko hibridoak. Esleitzea lortu duen enpresak, Ibilek Car Sharing enpresak, dagoeneko Bizkaian antzeko sistema bat jarri du abian; eta laster Gasteizen.