Kresala Zineklubak bere proiekzio aretotik gertu dauden bi zuhaitz babestuko ditu
Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez proiektuarekin bat egin du
Kresala Zineklubak Arrasate kalean du egoitza, Kutxaren jarduera aretoan. Kanpoaldean dauden bi zuhaitz babesteko konpromisoa hartu. Izan ere, Kresala Zineklubak Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez kanpainarekin bat egin berri du.