Zergatik parte hartu beharko lukete donostiarrek Gipuzkoako Aldundiaren bileran?
Gipuzkoako Aldundiak bere proiektu estrategikoen berri eman eta legealdiaren lehen urtean egindakoak aztertuko ditu herritarrekin. Bilerak egingo ditu herriz herri. Lehenengoa Donostian egingo dute: astelehenean izango da bilera, Gipuzkoa plazako Foru Aldundiaren egoitzan, 19:00etan, Jargi aretoan. Haritz Salaberria diputatu nagusiaren gabineteko kidea izango da bileran. Irutxuloko Hitzak Salaberriari egindako elkarrizketa zabala kaleratuko du asteartean. Bideoan bileran parte hartzeko deia zabaldu nahi izan du.