Ingurumen eraginari buruzko txostena autobus geltokia Atotxan ez egiteko aitzaki bat besterik ez dela dio oposizioak
Autobus geltokiaren kokapenaren eztabaidak aurrera jarraitzen du. Bilduk esan du gehiengoaren erabakia errespetatuko duela, baina Atotxako proiektua aukeratuz gero, ingurumen eraginari buruzko azterketa egin beharko dela, eta horrek lanak atzeratuko dituela.
Oposizioak ez du batere ondo hartu ingurumenean izango lukeen eragina aztertzeko txostenaren albistea. Autobus geltokia Atotxan ez egiteko Bilduren aitzakia besterik ez dela uste du. Azkenean donostiarrek autobus geltokirik ez dutela izango adierazi dute.
Marisol Garmendia (PSE-EE): “Bilduk ez du nahi autobus geltokirik Atotxan, baina opisizioak esan diogu baietz. Esan diogu dena ondo dagoela eta eraikitzea besterik ez dagoela. Hau beste aitzakia bat besterik ez da. Jakin dezaten donostiar guztiek erabaki honekin eta aitzakia honekin 2016. urtean ez dugula autobus geltokirik izango”.
Eneko Goia (EAJ): “Tramiteak egin behar badira edo egin behar ez badira ba egin ditzala egin beharrekoak. Niri gauza batek harritzen nau. Guri Loiolako Erriberari buruzko proiektuaren inguruan eman diguten dokumentazio guztian, orain Atotxakoan beharrezkoa omen den tramite hori ez zen inon agertzen”.