Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo dute gaur, hilabeteko azken ostiralaren etorrerarekin
Hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo dute gaur, 20:00etan, Konstituzio plazan. Bizi osorako espetxe zigorraren amaiera exijituko dute, besteak beste. Donostiako gazteek deialdi berezia egin diete herritarrei, protestan parte har dezaten -ikus bideoa–.