Tolosak eta Donostiak Txotxongiloaren Munduko Kongresua eta Jaialdiaren egoitza izan nahi dute 2016an
Ordezkaritza batek elkarrekin aurkeztutako hautagaitza defendatuko dute maiatzaren 31n, Txinan
Tolosak eta Donostiak 2016ko Txotxongiloaren Munduko Kongresu eta Jaialdiaren egoitza izan nahi dute. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa (Topic) eta Donostia 2016 izan dira hautagaitza prestatu eta sustatu duten bi bazkideak. Tolosa eta Donostiarko ordezkaritza batek hautagaitza defendatuko du maiatzaren 31n, Txinako Txengdu hirian. Aurtengo kongresu eta jaialdiaren egoitza hartu du Txinako hiriak. Orain dela aste batzuk Suediako Oulu hiriak bere hautagaitzari uko egin baitzion.
Errusiako Katerinburgo hiriarekin lehiatu beharko du Tolosa-Donostia hautagaitzak. 2016ko kongresua eta jaialdia izan nahi duten bi hiriek hautagaitzaren defentsa egin ondoren, Nazioarteko Txotxongiloen Elkarteko kide diren 200 aholkulari baino gehiagoren artean hautagairik onena aukeratuko dute. Boto gehien jasotzen dituen hautagaitza bihurtuko da egoitza. Erabakia maiatzaren 31n bertan emango dute. Tolosa-Donostia hautagaitzak irabazten badu, mundu osoko 50-60 konpainiari harrera egitea espero du.