'¡¡A guuuussssto!!' antzezlana ikusteko aukera izango da Dokan
Igande honetan, ekainak 3, ¡¡A GUUUUSSSSTO!! antzezlana taularatuko dute Antiguako Doka Kafe Antzokian. Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia aktoreak izango dira protagonistak, umorez betetako lanean. Aginagalde, Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia izango da, Varaderoko turismo sexuala gogoko duen euskalduna, eta Gurutze Beitia, berriz, Estela Maria Lourdes de Aquitepilloaquitemato izango da, Patxiren bihotza konkistatu duen kubatarra.


