Dena prest, ostiralean, hondartza sasoiari ekiteko
Ostiralean hasi eta irailaren 30ean amaituko da hondartza sasoia. Ordurako prest egongo dira kabina kolektiboak, sorospen zerbitzuak, megafonia, dutxak eta hondakinen gaikako bilketarako ontziak. Ostiralean egingo da, era berean, eguzki oihalen zozketa Atano III.a pilotalekuan. 1.521 eguzki oihal dira zotz egingo dituztenak eta 5.555 lagunek parte hartuko dute zozketan.


