Etxabek Realeko Superligako taldea zuzentzeari utziko dio
Realak hala erabakita, Jose Manuel Etxabek Superligako emakumezkoen taldea entrenatzeari utziko dio. Euskadi Irratiaren arabera, Unai Gazpio antiguatarra izango da hurrengo denboraldian taldearen burua.
Denboraldi batez bigarren entrenatzaile postuan jardun ondoren, Jose Manuel Etxabek emakumezkoen taldea zuzendu du azken bi denboraldietan. Realak Etxaberi urte horietan egindako lana eskertu nahi dio, eta onena opa dio aurrerantzean ere. Realak, gainera, argi du taldeak urtez urte lortu duen hazkundearen ardura izan duela Etxabek. Hemeretzi garaipen, bost berdinketa, eta hamar porrot batu ostean zazpigarren postuan amaitu du liga Realak.



