"Hondamendia sufritu zutenak benetako protagonistak izatea nahi dugu, eta ez basakeria haiek egin zituzten militarren uniformeak"
1813ko sarraskia eta sutea argitzeko asmoz Donostia Sutan elkartea eratu dute. Bigarren mendeurrenean, hura jasan zuten donostiarrak omenaldien protagonistak izan daitezela eskatu dute. Donostia1813-2013.blogspot.com.es bloga sortu dute. Bertan elkartearen ekarpenez gain, herritarrenak bildu nahi dituzte. Bideoan joan den astean egindako aurkezpena ikus daiteke.
Bideoa: Eskunabarrak


