Kalapiek Hernanira ibilaldia egingo du larunbatean
Kalapiek urteko bigarren ibilbide zikloturista egingo du datorren larunbatean. Oraingoan Donostiatik irtenda, Hernanira joango dira. Mundaizko zubitik abiatuko dira –Cristina Enea parkeko sarrera ondoan dagoen igogailutik–, 11:00etan. Handik, Hernaniko Fagollaga auzoraino joango dira. Itzultzean, Loiolako Kultur Etxean amaituko dute ibilbidea, eta bertan, hamaiketakoa egingo dute.


