Jon Anzaren senitartekoak epailearekin bilduko dira
Jon Anza euskal preso ohia desagertu eta hil zenetik hiru urte pasatu direnean, haren senitartekoei hitzordua eman die Anza auzia daraman Myriam Viargues epaileak. Bihar egingo dute bilera, Okzitaniako Tolosako Auzitegian. Jon Anza kolektiboak ikerketa parlamentarioa zabaltzeko eskatu zuen joan den apirilaren 18an, Baionan emandako prentsaurreko batean. Kolektiboaren ustez, Tolosako Auzitegiaren asmoa Anzak heriotza naturala izan zuela azaltzea da, eta plataformak hori saihestu nahi du.


