Botilako sagardo onena hautatuko dute larunbatean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako finala jokatuko dute larunbat goizean. Donostiako Euskal Gastronomia Elkartea izango da finalaren lekuko eta botilako bost sagardo izango dira lehian: Altzueta, Gartziategi, Itxasburu, Ola eta Urdaira. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, baita txapela eta garaikurra ere.