Ernesto Gasco, gaur, Atotxako kokapenaren aldeko argudioak plazaratzen. (Argazkia: Mikel Goñi)
Oposizioko hiru udal taldeek ez dute autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzearen alde egin. Hortaz, Donostiak autobus geltokia izan dezan, Bilduk PSE-EEk aurkeztutako mozioaren alde bozkatu behar izan du. Hain zuzen ere, Loiolako Erriberako kokalekua behin baztertuta, PSE-EEk egitasmoa Atotxan egin dadila eskatu du, lanak lehenbailehen has daitezen. Eta proposamena aho batez onartu dute. Bilduk gehiengoak erabakitakoa errespetatuko duela aurreratu du; Atotxako autobus geltokia, barne, hiriak autobus geltokia izan dezan. Hori bai, udal gobernuak zehaztu du lanak ezin direla berehala egin, ingurumen azterketa falta delako eta Adifekin izapide batzuk argitzeko daudelako. Batzorde bat eratuko dutela aurreratu du, proiektuari jarraipena egiteko.