Lan Erreformak lantaldeengan duen eragina aztertuko dute, bihar, Deustuko Unibertsitatean
Alumni ESTEk -Donostiako campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko ikasle ohien elkartea- antolatuta, Mercer enpresako arduradunek Lan Erreforman egindako azken aldaketen ondorengo egoera aztertuko dituzte, bihar, Deustuko Unibertsitatean. Lan Erreformaren eragina lantaldeak berregituratzerakoan: Espainiako enpresen egoera eta enpresen ikuspegiak hitzaldia, Mundaizeko campuseko Aranzadi eraikinean emango dute, 19:00etan. Egungo egoera ekonomikoan, enpresek antolaketa berregokitu beharko dute inguruko aldaketei moldatzeko. Prozesu hori langileei nahiz enpresari ahalik eta berme gehien eskainiz egin behar dela azalduko dute Mercerreko kideek.