'Skateistan' filmarekin hasiko da bihar Surfilm Festibala
Surfilm Festibal jaialdiak 10 urte bete ditu aurten. Sancho Rodriguez zuzendaria izan da jaialdiaren sortzailea eta arima. Aurtengo ekitaldia berritasunez beteta etorriko da. Ohi bezala, zinema bakarrik ez, musika, erakusketak eta lantegia izango dira egitarauan.
Bihar hasiko da jaialdia, ‘Skateistan’ filmaren proiekzioarekin. Euskaraz azpidatzitako proiekzioa izango da. Trueba zinema aretoan emango dute bihar, 22:00etan. Afganistango lehen skate eskolaren historia kontatzen du lanak.
Ostiralean Aquariumen jarraituko du egitarauak, eta larunbatean Guardetxean. Urgulleko aretoan musika eta proiekzioak izango dira 21:00etatik aurrera.
Ekainaren 6tik 10era proiekzioak izango dira Antzoki Zaharrean, jaialdiaren egoitza nagusian. Gazteszenan, berriz, kontzertuak egingo dituzte. Gora Gora Kids, Las Kellies eta Joe Crepusculo izango dira zuzenean.