Udalbatzak aho batez onartu du uholdeen aurkako lehen neurriak hartzeko Plan Orokorra egokitzea
EAJko Iñaki Gurrutxaga zinegotziaren ustez Martutenekoa urtebetean ekarri den hirigintza proposamenik “garrantzitsuena” da
Martutene uholdeen kontra babesteko adostasuna lortu du gaur udalbatzak. Beharrezkoak diren aldaketa horiek guztiak finkatzeko Plan Orokorra egokitzea adostu dute. Izan ere, Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea zehaztu bitartean, Martuteneko zubia inguratzen duten Portutxo, Sarroeta eta Trinketeko eremuetan ezer ez egiteko agindua ezarrita zegoen.
Orain, Ura agentziak uholdeen aurka babesteko planteatu dituen neurriak aurrera eraman ahal izango dira. PPko Jose Luis Arrue zinegotziak ibaia hirian barneratzeko pausoa izango da, eta ibaiari bizkarra emateari uzteko plana izango da. EAJko Iñaki Gurrutxaga zinegotziaren ustez Martutenekoa urtebetean ekarri den hirigintza proposamenik “garrantzitsuena” da. Ricardo Burutaran hirigintza zinegotziak adostasuna lortu izana nabarmendu du, eta lanak Bizilagunekin elkarlanean lan egingo dituztela.
Uholdeak iraganeko amesgaizto izan daitezen, Martuteneko zubia berritzea izango da Eusko Jaurlaritzaren Ura agentziak ondorengo urteetan aurreikusi duen eginkizun nagusienetako bat. Egungo zubia eraisten hasiko dira bi urte barru.