Pasealeku Berrira eta Urgullera joateko Mikrobus zerbitzua izango da ekaineko asteburuetan
Asteburu honetan, larunbat eta igandean hasiko da Urgullera iritsiko den mikrobus zerbitzua. Dbus-en 39-Urgull autobusa izango da. Ekaineko larunbata eta igandetan emango du zerbitzua. 30 minuturo izango dira 11.00etatik 13.30era eta 17:00etatik 20:00etara. Salamanka pasealekutik irtengo dira autobusak Urgullerant, ondorengo orduetan: 11:00-11:30-12:00-12:30-13:00-13:30-17:00-17:30-18:00-18:30-19:00-19:30- 20:00. Urgulletik irteerak Santiagoko bateriatik izango dira ondorengo orduetan: 11:15-11:45-12:15-12:45 -13:15 -13:45-17:15-17:45-18:15-18:45-19:15-19:45-20:15.
Uztaila eta abuztuan ere mantenduko dute mikrobus zerbitzua; abuztuaren 10tik 21ra izan ezik, Pasealeku Berriko barrakak direla-eta. Irailean zerbitzua asteburutan emango da berriz ere. Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko lotura dakar.