Penaltia bota nahi al diozu Asier Riesgori?
Ekainaren 23an Euskal Herria eta Eslovakiako emakumeen selekzioek Anoetan jokatuko duten partidaren atsedenaldian, Asier Riesgori penaltia botatzeko aukera izango dute zaleek. Hamaikagara.com webgunean izena eman behar da parte hartzeko.