Jazint Ramirez egiatarra aske geratuko da, 20.000 euroko bermea ordainduta
Jazint Ramirez egiatarra askatuko dute datozen orduetan, 20.000 euroko bermea ordainduta. Gazte donostiarra iazko martxoaren hasieran atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionara prentsaurreko batera zihoala. Harekin atxilotu zuten Xalbador Ramirez anaia ere.
Izpurako itxialdian hartu zuen parte Ramirezek, iaz, beste zazpi gazterekin. Soto del Realeko espetxean izan da azken hilabeteotan.