Donostiari poesia disko bat eskaini dio Juan Carlos Ordoñezek
Juan Carlos Ordoñez donostiarra da izatez, baina urte mordoa eman ditu jaioterritik kanpo, Madrilen. Duela zazpi urte, bere ama hil zenean, Donostiara itzuli zen, eta bertan bizi da egun. Idazlea da, poeta, eta berea sentitzen duen Donostiari poesiez osatutako disko bat eskaini dio; Donostia urrutitik, gertutik. IRUTXULOKO HITZAri diskoaren nondik norakoak eta bere artista ibilbidearen berri eman dizkio Ordoñezek. Biharko egunkarian elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.

