Herri argazkia egin dute Igeldoren desanexioaren alde
Igeldo Gipuzkoako 89. udalerria izan dadin kanpaina gauzatzen ari da Itsas Aurre elkartea. Atzo eguerdian herri argazkia argazkia egin zuten. Herritar ugarik parte hartu zuten.
Hain zuzen ere, elkarteko iturriek diotenez, 120 igeldotar azaldu ziren plazara argazkian parte hartzera. “Bertan, hainbat belaunalditako 120 herritar inguru elkartu ginen; jaio berrietatik 90 urte inguruko herritarretaraino.”
Argazkian azaltzen den moduan, Igeldo 89. udalerria! desanexioaren aldeko mezua zabaltzeko, 19 pertsonek letra bana hartu zuten mosaiko modukoa osatuz.

