
Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute eguerdian Hezkuntzako eta Osakidetzako lan deialdi publikoetan euskara postu guztietarako beharrezko ez izatea salatzeko. Antso Jakitunaren hiribideko Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumoko Lurralde Zuzendaritzaren aurrean,
Euskaraz bizi nahi dugulako administrazioan euskaraz! lelodun pankarta zabaldu, eta datozen asteetan egingo diren azterketetan “euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dituzte” ohartarazi dute. Halaber, larunbatean BECen egingo duten elkarretaratzeko deia egin dute.