Jazzaldia, bisitariak erakartzeko amu
Hirira etortzen diren bisitarien %82k kultura jardueraren bat egiten du. Turismoak eta kulturak indarrak batu dituzte, eta bisitaldiak erakartzeko ihesaldia antolatu dute. Jazzaldiak pizten duen interesa aprobetxatzeko, bi gauetako ostatua, kontzertuetarako sarrerak eta beste hainbat eskaintza dituen produktu turistikoa osatu dute.
