Martuteneko lurren desjabetzeen akten altxamendua dela eta, AHTaren aurkako elkarretaratzea egingo dute etzi
Espainiako Sustapen Ministerioak AHTak Martutenen kalteturiko lurren nahitaezko desjabetzeen akten altxamendua egiteko agindu du. AHTaren aurkako Donostiako taldeak elkarretaratzera deitu du etzi, udaletxean. AHT Gelditu! Urumean porlan gehiago ez! lelopean kontzentrazioa egingo dute 8:30etik 10:00etara.
