Kale Lagunakek Ohorezko B Mailara igotzeko bigarren aukera izango du
Igoera fasean murgildua dago belar hockey talde donostiarra
Belar hockeyko Espainiako Lehen Mailatik Ohorezko B Mailara jauzia eman dezake Kale Lagunakek. Igoera fasean murgildua dago talde donostiarra, baina lehen aukeran huts egin du. Izan ere, joan den asteburuan, 3-1 galdu zuen Valles Deportivoren aurka, igoera zuzenerako aukera galduta. Egara 1935 eta CH San Fernando talde kataluniarrak izan ziren igoera lortu zutenak.
Oraindik ere, ordea, bigarren aukera bat izango du Kale Lagunakek igoera lortzeko, hirugarren postu bat baitago jokoan. Txartela lortzeko, zilarrezko mailako Atletico San Vicenteren aurka lehiatu beharko da Kale Lagunak; joaneko partida igande honetan izango da, eta itzulerakoa, ekainaren 24ean. Aldi berean, Zaragozak Apostol Orenseren aurka jokatuko du.
