Olvido Garcia Valdes, Pentsamenduaren Poesia jardunaldietan
Pentsamenduaren Poesia jardunaldiek bost urte beteko dituzte aurten. Pello Otxoteko, Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi eta Juan Ramon Makuso poetak izan dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urtero bezala manifestu bat prestatu dute: Poesia iluntasuna arakatzeko zentzumen. Gaur egungo egoerari, errealitateari hurbiltzeko beste modu bat proposatu nahi izan dute.
Ostegunean, errezitaldi musikatuan, bost poeta arituko dira: Edorta Jimenez, Hasier Larretxea, Jose Luis Padron, Itziar Minguez eta Olvido Garcia Valdes. Iñaki Alberro biolontxelo jotzailea izango dute lagun. Emanaldia doan da, eta 19:30ean hasiko da. Gonbidapenak jaso behar dira Victoria Eugeniako lehiatilan.
Errezitaldiaren hurrengo egunean, Olvido Garcia Valdes poeta asturiarrak, Juan Ramon Makusoren laguntzarekin, bere poesiagintzari buruz hitz egingo du. Olvido Garcia Valdesek Espainiako Poesia Saria irabazi zuen 2007an, Y todos estabamos vivos liburuarekin. Aurten liburu berria kaleratu du: Lo solo del animal. Parte Zaharreko Liburutegi Nagusian izango da hitzaldia, eta Garcia Valdesek azken liburuko aleak sinatuko ditu. Ekainaren 14an

