AEKko ikasleek 'Euskararen ibilbidea Donostian' ezagutuko dute ostiralean
AEK-ren Iriki Atia programaren barruko ekimena da ostiralekoa. Egitasmo honekin euskara ikasleak eta euskaldunen arteko harremanak areagotu nahi dituzte, herritar guztiei irekitako ekimenen bidez. Era berean, euskararen inguruko beste elkarte eta erakundeekin antolatzen dituzte ekitaldi hauek. Horien adibidea da Euskararen ibilbidea Donostian. Hala eta guztiz ere, ostiraleko ekimenean partaide kopurua mugara iritsi denez, ez dute kanpoko lagunik gonbidatu.
Bagerako arduradunek gogorarazi dute horrelako bisitak antolatzeko interesa duen edozeinek beraiekin harremanetan jar daitekeela 943-46 71 81 telefonoan edo idazkaritza@bagera.net posta elektronikoa erabilita.