
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko kideek elkarretaratzea egin zuten, atzo, Hezkuntzako eta Osakidetzako azken lan deialdi publikoetan euskara postu guztietarako derrigorrezkoa ez dela salatzeko. Antso Jakituna kaleko Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumoko Lurralde Zuzendaritzaren aurrean,
Euskaraz bizi nahi dugulako administrazioan euskaraz! lelodun pankarta zabaldu, eta datozen asteetan egingo diren azterketetan “euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuko dituzte” ohartarazi zuten. Halaber, larunbatean BECen egingo duten elkarretaratzeko deia egin zuten.