Larrotxenen egindako film laburrak erakutsiko dituzte
XXIV. Bideoaldia iristear da, Larrotxeneko ikus-entzunezko ikastaroetan egindako lanak erakusteko garaia. Ekainaren 14an eta 15ean ikasleek osatutako film laburrak ikusteko aukera egongo da, Intxaurrondon. Barre egiteko filmak, dramak zein thrillerrak osatu dituzte ikasleek. 12-16 urte arteko gaztetxoak, helduak eta zaharrak izan dira ikasleak, urtero legez. Bideoaldiaren bidez, euren lanak erakus ditzakete ikasleek, eta ikusleak, berriz, datorren urteko ikastaroetako partaideak izan daitezke.
Ekainaren 14ean, 19:30ean hasiko da emanaldia, eta 15 film labur eskainiko dituzte, Larrotxene kultur etxean (Intxaurrondo kalea, 57); ekainaren 15ean, berriz, hiru film labur ikusteko aukera izango, Intxaurrondo kultur etxean, 19:30ean.