Libre dauden aparkalekuak bizikletentzat uztea proposatu du PSE-EEk
Kontxako, Katalunia plazako eta Okendoko aparkalekuetan autoentzako 280 toki daude saldu gabe. Erdialdetik eta hondartzetatik hurbil dagoen espazioa da, eta hutsik geratu beharrean erabileraren bat ematearen aldekoa da PSE-EE. Bizikletak aparkatu ahal izateko leku aproposa izan daitekeela uste dute. Autoentzako leku batean 6-7 bizikleta sar daitezkeela kalkulatu dute.