Victor Ullateren konpainiak dantzaren artearen erakustaldia egingo du Viktoria Eugenian
El arte de la danza ikuskizuna taularatuko du ostiralean eta larunbatean
Dantzaria eta giza gorputza dira Victor Ullateren azken koreografiaren abiapuntua. Dantza estilo klasikoa baino gehiago dela erakutsiko dute; eta dantzari batek bere ibilbidean zehar interpretatu ditzakeen estiloak jaso dituzte El arte de la danza ikuskizunean. Kaleko dantzaren indarra eta energia; dantza espainiarren pasioa; dantza latinoen sentsualitatea eta plastizitatea… Dantzaren estilo anitzak jasoko dituzte. Ekainaren 15ean eta 16an, 20:00etan emanaldi bana eskainiko du Victor Ullateren konpainiak. Sarrerak 22, 16 eta 10 eurotan daude salgai.